XLIX. Azkoitiko Txikito binakako txapelketan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 21a

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak XLIX. Azkoitiko Txikito binakako pilota txapelketa antolatu du, eta 8 eta 12 urteko neska-mutilak lehiatuko dira datozen asteetan Gurea pilotalekuan. Han parte hartu nahi dutenek igandera, hilaren 26ra, bitartean izango du izena emateko epea, pilotalekura joanda edo 667 50 39 18 Whatsapp zenbakira idatzita.

Antolatzaileek honako lau kategoria hauetan banatu dute txapelketa: 2011n jaiotakoak (8 urte), 2010ean eta 2009an jaiotakoak (9-10 urte), 2008 eta 2007an jaiotakoak (11-12 urte) eta neskak. Parte hartzaileek galtza zuriekin jokatuko dituzte partidak astelehenetik ostegunera bitartean, baina antolatzaileek ez dute baztertzen asteburuetan ere jokatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide