FEDME Kilometro Bertikalen Espainiako Kopako Txapelketa jokatu zen joan den igandean Arredondon (Espainia), eta Joseba Diaz azkoitiarrak bakarkako mailan Kilometro Bertikalen Espainiako Kopako lehen postua eskuratu zuen. Taldekako mailan, berriz, Espainiako Kilometro Bertikalen Txapelketa irabazi zuen azkoitiarrak Sestao Alpino-Grafsestao taldearekin batera. Azkoitiarrak 20:32 denbora egin zuen lasterketan, eta bigarren sailkatuari hiru segundoko aldea atera zion. Kilometro Bertikalen Espainiako Kopa amaitzeko hiru proba falta dira, eta Diazek du kopako lehen postua igandeko garaipenari esker.
Igandeko lasterketan, guztira, 235 korrikalarik parte hartu zuten; eguraldi txarragatik ibilbidea moztu behar izan zuten antolatzaileek, eta ohi baino motzagoa izan zen.