Bertan behera utzi dute Pelotai Euneko mutilen txapelketa, emakumeei egindako irainengatik

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 21a

Azkoitiko Pelotai Euneko mutilen txapelketaren Whatsapp taldean azken asteetan idatzi diren emakumeen aurkako irainen ondorioz, egun horren harira jokatzen ari diren mutilen pilota txapelketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Era berean, barkamena eskatu dute, "behar bezalako erantzun azkarra" ez emateagatik, eta azpimarratu dute, "azken urteetan bezala" berdintasuna sustatzeko "irmo" jarraituko dutela lanean.

Honako hauek dira mutilen Whatsapp taldean idatzitako mezuak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide