Azkoitiko EH Bilduk batzarra egingo du gaur, astelehena, Elkargunean, eta koalizioak kirol arloan duen proposamena helaraziko die herritarrei. Hain zuzen ere, Elkargunearen publifikazioa izango dute hizpide saioan, eta horretarako Iñaki Ostolaza Zumaiako EH Bilduren alkategaiaren laguntza izango du taldeak. Izan ere, Zumaiako EH Bilduk 2011-2015 agintaldian arlo horretan egin zuen prozesua izango du hizpide Ostolazak aurkezpean. Elkargunearen kudeaketaz gain, kirol mahaiaren eta kirol inklusiboaren inguruan dituzten proposamenen berri ere emango du taldeak. 19:00etan hasiko da saioa.
Horrez gain, herriko auzoetan bilerak egiten jarraitzen du Azkoitiko EH Bilduk, eta datorren asteazkenean, hilaren 22an, Kukuherriko eta Madariagako bizilagunekin elkartuko da, 19:00etan, Elkargunean.