Azkoitiko Udalak gaztetxoentzako teknologia ikastaroak antolatu ditu uztailerako

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 16a

Herriko haur eta gaztetxoak robotikara eta bideojokoetara hurbiltzeko tailerrak izango dira uztailaren 8tik 12ra bitartean, Elkargunean. Izen ematea maiatzaren 20an zabalduko da eta ekainaren 7ra arte egongo da irekita.

Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak teknologia ikastaroak antolatu ditu herriko haur eta gaztetxoek robotika eta programazio diziplinak hobeto ezagutu ditzaten; uztailaren 8tik 12ra izango dira tailerrak, 09:00etatik 13:00etara, ikastaroaren prezioa 105 eurokoa da, eta izen ematea maiatzaren 20an irekiko dute ekainaren 7ra arte. Gazteria Zerbitzuaren Bulegoan eman ahalko da izena ikastaroetarako.

LH3tik LH6ra eta DBH1etik DBH4ra bitarteko gazteentzat dago zuzenduta teknologia tailerra, eta hiru multzotan banatuko dituzte ikastaroak, nahiz eta mailaren arabera edukia egokituko duten; robotika, bideojokoen sorkuntza eta Minecraft landuko dira tailerretan. Ikastaroen inguruan informazio gehiago nahi duenak eskuragarri du www.doplay.es webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide