Hauteskunde kanpainako ekitaldia egingo du Azkoitiko EAJk ostegunean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 15a

Azkoitiko EAJ alderdiak datorren maiatzaren 26ko udal bozen kanpainako ekitaldia egingo du bihar, osteguna, Elkargunean. 19:00etan hasiko da saioa Oteiza aretoan, eta jeltzaleek hauteskundeetarako prestatu duten hautagaien zerrenda eta programa aurkeztuko dituzte. Javier Zubizarreta alkategaiak bere hautagaitza aurkeztuko du ekitaldian, eta Asier Aranbarri Azkoitiko Uri Buru Batzarreko presidenteak eta Ana Azkoitia hautagaiak ere parte hartuko dute han.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide