Sanisidroetan murgildu dira Madariagako auzotarrak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 15a

Azkoitiko Madariaga auzoan hasi dituzte sanisidroak, eta ohi bezala, prozesioarekin eta mezarekin ekin diete festei. Gaur, San Isidro egunean, dozenaka lagun elkartu dira auzoko elizan zein haren kanpoaldean, eta ekitaldi erljiosoek hartu dute protagonismoa. Aurten, ordea, izan da berrikuntzarik, prozesioan emakumezkoek izan baitute San Isidro santua eramateko ardura aurrenekoz.

Eguraldia lagun izan dute auzotarrek zein hara bertaratutakoek, eta giro ederrean ospatu duten jaietako lehen eguna. Gainera, meza amaitutakoan sabela betetzeko tartea izan dute tabernan eskaini duten hamaiketakoarekin. 

Hasi besterik ez dira egin Madariagako jaiak, eta datozen egunetan ere izango da zer ospaturik auzoan. Izan ere, hago festa batzordeak hamaika ekitaldi antolatu ditu ostiralerako eta larunbaterako.

Ikusi festetako egitarau osoa:

Maiatzak, 17, ostirala.

  • 21:30. Mus txapelketa, Otarre jatetxean.

Maiatzak 18, larunbata.

  • 11:00. Mendi irteera Madariaga inguruan, ume eta helduentzat.
  • 11:30. Auzotarren arteko pilota partidak.
  • Ondoren. Eneritz Arrieta eta Alaitz Badiola eta Nagore Aramendi eta Oihana Orbegozo bikoteen arteko pilota partidak.
  • 12:30. Marrazki tailerra.
  • 14:30. Auzotarren bazkaria eta omenaldiak.
  • 16:30. Umeen jolasak eta merienda.
  • 18:00. Giza proba: Mendaroko gizon taldea Koateiko astoaren aurka.
  • 19:00. Zelai Luzeren animaliekin jolasak.
  • 21:00. Afaria, Otarre jatetxean. Izen-ematea 25 euroan.

Gaurko argazkiak, berriz, hemen ikus daitezke:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide