Kaiolako galeper tiraketa egingo dute larunbatean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 13a

Datorren larunbatean, maiatzak 18, kaiolako galeper tiraketa egingo dute Izarre Jandaloko zelaietan, Azkoitian. 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era izango dira Gipuzkoako Kopako proba puntuagarriak.

Kaiolako galeper tiraketa izango da larunbatean Azkoitian. (Orion Ehiza eta Arrantza elkartea)

Orion Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta, kaiolako galeper tiraketa izango da larunbatean, hilak 18, Azkoitiko Izarre Jandaloko zelaietan. Gipuzkoako Kopako txapelketa izango da, eta proba puntuagarriak 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era egingo dituzte. 09:00etatik 12:00etara entrenamendu saioa egingo dute.

Txapelketan parte hartzeko beharrezkoa izango da federazioko lizentzia izatea. Parte hartu nahi duten beteranoek 24 euro ordaindu beharko dute izen ematea, eta gainontzekoek, 30 euro; junior mailako parte hartzaileek 18 euro ordainduko dute txoriengatik, baina txapelketan parte hartu nahi izanez gero hamabi euro gehiago ordaindu beharko dute. 1.500 euroko saria egongo da, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide