Azkoitiko EH Bilduk larunbatean egingo du bozetako kanpainako ekitaldi nagusia

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 13a

Alderdi politikoak udal eta foru hauteskundeetako kanpainan murgilduta daude, eta EH Bilduk larunbatean egingo du Azkoitiko ekitaldi nagusia. Ainara Goenaga koalizioko Azkoitiko alkategaiak eta Mertxe Aizpuru Espainiako Kongresuko diputatuak parte hartuko dute ekitaldian, eta 12:00etan hasiko da, herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide