Azkoitiko Oreka Bioelkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du ekainerako

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 13a

Azkoitiko Oreka Bioelkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du ekainaren 13rako. Detox dietan oinarrituta, udarako hainbat errezeta "osasungarri eta erraz" prestatzen irakatsiko du Silvana Huegun dietistak, hala nola irabiatuak, zukuak eta entsaladak.

Saio bakarra izango du ikastaroak, eta hilaren 13an, ostegunez, 18:00etatik 21:00etara bilduko dira, Elkargunean. Dagoeneko eman daiteke han parte hartzeko izena, Oreka Bioelkartera joanda edo hango 943-02 62 31 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide