Ibilgailu klasikoek ikusmina piztu dute Azkoitian

Julene Frantzesena 2019ko maiatzaren 12a

Ehun ibilgailu inguru elkartu dira gaur, igandea, Azkoitian. Izan ere, ibilgailu klasikoen VIII. topaketa egin dute bertan. Kamioiak, motoak eta autoak, denetarik ikusi ahal izan dituzte herritarrek Eliz atarian nahiz Plaza Berrian.

11:15 aldean abiatuta, Azpeititik barrena, Urrestillara joan dira ibilgailu guztiak, eta handik bueltan San Jose egoitzaren parean egin dute geldialdia, egoiliarrek eta ibilgailuan ikusteko aukera izan zezaten. Plaza Berrian izan dira ibilgailu guztiak ikusgai ondoren. Gero, bazkaria egingo dute topaketako parte hartzaileek.

Aurtengo topaketak izan du berezitasun bat; hain zuzen ere, topaketa inklusiboa izan da, eta Marea Urdina elkarteko, Txolarteko eta Goienetxe fundazioko neska-mutilek ibilgailuetan ibiltzeko aukera izan dute.

Hona hemen, topaketako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide