Azkoitian jokatu dute Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 11

Azkoitian egin dute Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren 680 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia. Trenbidearen Zumardian elkartu dira txapelketan parte hartu duten sei taldeetatik lau; Mutriku, Akelarre, Getxo eta Gaztedi A. Datorren larunbatean, maiatzak 18, izango da 680 kiloko kategoriako hirugarren eta azken jardunaldia, Deban; han erabakiko da txapelketan parte hartu duten sei taldeetatik 680 kiloko kategorian nor izango den irabazle. 

Berriatuan hasi zen Lur Gaineko Sokatira Txapelketa joan den larunbatean, hilak 4, eta uztailaren 27an amaituko da Urdulizen. Izan ere, 680 kiloko kategoria amaitzean, 640 kiloko kategoriaren txanda izango da; ondoren, 600 kiloko eta 560 kiloko kategoriak izango dira, eta azkenik, 560 kiloko kategoriarekin Lur Gaineko Sokatira Txapelketa amaituko da Urdulizen.

Hona hemen Azkoitiko jardunaldiko argazkiak:

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide