Maria Gloria Larrañaga azkoitiarrak 100 urte bete ditu

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 9a

Maria Gloria Larrañaga azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, maiatzaren 9an, eta familia giroan goxo-goxo ari da ospatzen eguna. Larrañagaren urtemugan, Javier Zubizarreta alkatea joan da hura zoriontzera, eta omenaldi gisa, udalaren eta herritarren izenean, lore sorta eta oroigarria eman dizkio. Irribarretsu eta zoriontsu agertu da Larrañaga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide