Azkoitiko Urrategi auzoko errepidearen ertzean baranda jartzeko lanak hasi ditu egunotan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, duela hilabete batzuk pinutegi bat bota zuten auzo horretan, eta ordutik, hango bizilagunen eskaria izan da errepidean bazter-babesa jartzea, ibilbigailuak segurtasun gehiagorekin igaro daitezen handik. Aldundiak errepidearen hainbat zatitan jarriko du baranda.