LGTBfobiarekin lotutako esanak bilduko ditu Sostenipe taldeak

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 9a, 16:42

LGTBfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 17a, eta egun horretan, mikro irekian irakurriko dituzte bildutako iruzkin anonimo guztiak. Gainera, maiatzaren 15ean, Rina Cabeza transexualak hitzaldia emango du.

LGTBfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 17a, eta horren harira, egitasmo bat jarri du martxan Azkoitiko Sostenipe talde feministak. Honako proposamen hau egin du taldeak: "Orrialde batean, anonimoki, LGTBfobiarekin lotuta dauden eta zuen bizitzan entzun dituzuen esaldi eta iruzkin guztiak idatzi, eta maiatzaren 17an ekarri plazara". Sostenipek kutxa bat jarriko du herriko plazan egun horretan, eta bertan jasoko dituzte herritarrek idatzitako esamolde guztiak. Ondoren, 19:00etan, mikro irekia izango da, eta iruzkin horiek irakurriko dituzte ekitaldian.

Horrez gain, maiatzaren 15ean, Rina Cabeza transexualak hitzaldia emango du, 18:00etan hasita, Azkoitiko Elkargunean. Ondoren, dokumentala emango dute, leku berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide