Gazteak eta Garapena taldeak janari bilketa egingo du datorren astean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 9a

Gazteak eta Garapena taldeak janari bilketa egingo du datorren astean Azkoitian, Nire Bizia kanpainaren barruan. Ondo kontserbatzen diren elikagaiak jasoko dituzte Floreagako ikastetxean eta herriko saltokietan, hala nola esne hautsa, babarrunak, garbantzuak eta sardina edo atun latak.

Hilaren 17an eta 18an jasoko dituzte elikagaiak herriko merkataritza guneetan, eta ikastetxera, berriz, hilaren 17an izango da janaria eramateko aukera. Bildutako janaria Afrikako Sierra Leona herrialdera bidaliko dute, hango kaleetan bizi diren umeei laguntzeko proiektura bideratzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide