Jone Zabaletak brontzezko domina eskuratu du Espainiako Unibertsitate Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Azkoitiar korrikalariak 04:34:87 denboran amaitu zuen kilometro eta erdiko proba atzo, Herrialde Katalanetan. Datorren asteburuan, Ohorezko Ligaren 1.5000 metroko proban lehiatuko da.

Espainiako Unibertsitate Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Castellon (Herrialde Katalanak), eta Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak hirugarren postuan amaitu zuen proba. 1.500 metroko lasterketa izan zen atzo jokatu zutena, eta azkoitiarrak 04:34:87 denboran osatu zuen ibilbidea. Joan zen astean, Kataluniako Unibertsitate Txapelketa irabazi zuen Zabaletak, eta garaipen horrek eman zion Espainiako txapelketan lehiatzeko txartela. Datorren asteburuan, berriz, Donostian jokatuko duten Ohorezko Ligaren 1.5000 metroko proban parte hartuko du azkoitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide