Isidro erretegiak irabazi du Azkoitiko idi apustua

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 6a

Urtiaren idiek 38 itzuli egin dizkio Ipintza harriari; Isidro erretegiak, berriz, lan horiek ondu ditu, eta bi minutu eta erdi soberan gelditu zaizkio. 3.000 euro irabazi ditu Isidro erretegiak.

Isidro erretegiko idiak artxiboko irudi batean. (Ibon Errazu)

Idi apustua jokatu zuten atzo, igandea, Azkoitiko Gurea probalekuan, 18:00etan hasita. Alde batetik, Isidro erretegia ordezkatzen aritu ziren Aitor Olarrea eta Asier Alegria; eta bestetik, Urtia ordezkatu zuten Ander eta Jakoba Tubillak. Ipintza harria erabiliko zuten idiek, eta Isidro erretegiaren idi parea izan zen irabazlea.

Izan ere, Urtiaren idiek 38 itzuli egin zizkioten harriari, eta Isidro erretegiak lan horiek ondu zituen, eta bi minutu eta erdi soberan gelditu zitzaizkion. Urtiaren idiek 87 kiloko gainkarga eraman zuten, eta Isidrorenek 45 kilokoa. Proba irabazita, 3.000 euro jaso zituzten Isidro erretegikoek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide