Azkoitiko Santa Kutz auzoan festak ari dira ospatzen asteburuan, eta gaur, igandea, jai horietan klasiko bihurtu den ekitaldia egin dute Laja jatetxearen atarian. Zelailuze ganadutegiaren Pottokak eta zezen txikiak atera dituzte zelaira, eta dozenaka ume aritu dira horiekin jolasean. Eguraldia lagun, ehunka lagun bertaratu dira festetara. Gainera, trikiti doinuek ere ez dute hutsik egin aurten ere, Antxitte eta Landa trikitilariak izan baitira goizean zein arratsaldean festak girotzen.
Atzo hasi zituzten festak Santa Kutz auzoan, eta umeentzako jolasak egin zituzten arratsaldean. Iluntzean, berriz, afaria eta erromeria izan ziren Lajan, Laja II.aren eta Narbaizaren eskutik.
Ikusi gaurko argazkiak, hemen: