Jende ugari eta giro aparta, Kakuteko Egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 5a

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, Kakuteko Eguna ospatu dute gaur Azkoitiko mendian. Eguraldi bikaina egin du, eta jende ugari animatu da mendi buelta egitera, izan gazte edo heldu. Goiz osoan zehar, txabolan salda, pintxoak eta edariak banatu dituzte, eta askok mokadutxoa egin dute bertan.

Hona hemen goizean zehar Kakute inguruan hartutako irudiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide