200 lagun elkartu ditu Azkoitiko Dantzari Txiki Egunak

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 5a

2oo ume elkartu dira gaur, igandea, Azkoitiko Dantzari Txiki Egunean, euskal dantza tradizionalekin herriko txokoak girotzeko asmoz. Eguraldia lagun, goizetik hasi dira Kandiola eta Bizkargi dantza taldeetako haurrak Dantzari Txiki Eguna ospatzen, eta Julio Urkixon hasita, kalejiran joan dira lehendabizi Balda plazara. Hamaiketakoa egin dute han, eta indarrak hartuta, dantza erakustaldiak egin dituzte bi taldeek. Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola taldeak Aita Madinabeitia plazan aritu dira dantzan, eta Bizkargiko dantzariak, berriz, eliza atarian aritu dira horretan. Eguerdian, berriz, guztiek bat egin dute eliza atarian, eta azken piezak eskaini dituzte han. Dantzariak ez ezik, herritar ugari elkartu dira umeen dantzak ikustera.

Ikusi argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide