Azkoitiko EH Bilduk auzotarrekin bilerak egiten jarraitzen du, eta datozen bi batzarren deialdiak plazaratu ditu koalizioak. Hilaren 7an, asteartean, Urrategi auzoan elkartuko dira, 19:00etan, hango elkartean. Hurrengo egunean, berriz, Martirietako auzotarrekin bilduko dira, ordu berean, auzoan dagoen elkartean.