Azkoitiko Musika Banda bere eguna ospatzen ari da

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 4a

Gaur, larunbata, bere eguna ospatzen ari da Azkoitiko Musika Banda, musika doinuak lau haizetara zabalduz. Izan ere, goizean kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, eta eguerdian kontzertua eskaini dute Kontzejupean. Ohikoa den moduan, herritar ugari bertaratu da frontoira, eta horiek txalo zaparrada artean hartu dituzte musikariak. Los Nardos, Marcha Eslava, Islas Canarias, Amorosa, Charles Chaplin eta Conga del fuego nuevo abestiak jo dituzte, eta eguna borobiltzeko, bazkaria egingo dute gero.

Ikusi kontzertuko argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide