Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko Euskal Ligako emakumeek XXIV. Euskal Federazio Kopa jokatuko dute. Gaur, osteguna, egin dute kopako kanporaketen zozketa, eta Anaitasunak Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatu beharko du neurketa, Leioako (Bizkaia) Sarriena zelaian, maiatzaren 18an edo 19an.
Final zortzirenetan hasiko du txapelketa Anaitasunak. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko dute kopa gorrixek, eta aurrera eginez gero, Derio-Eibar kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko dute. Anaitasuna finalera iristen baldin bada, taldeak ekainaran 15ean jokatu beharko du finala, Laudioko (Bizkaia) Ellakuri zelaian.
Aurkaria gehiago ezagutuz
Leioako Emakumeak taldea Anaitasunaren maila berean aritu da aurten. Hirugarren postuan amaitu dute bizkaitarrek Emakumezkoen Euskal Liga. Duela gutxi neurtu zituzten indarrak, gainera, Anaitasunak eta Leioako Emakumeak taldeak, Txerloian. Bizkaitarrak bat eta hiru nagusitu ziren Azkoitian; Leioan, berriz, azken unean galdu zuen Anaitasunak, bi eta bat. Neurketa bat falta du Leioak liga txapelketa amaitzeko; une honetan 60 puntu dituzte, 62 gol egin diuzte eta 36 jaso. Maila handiagoko aurkaria izan arren, Anaitasunak "aukerak" ikusten ditu final laurdenetan sartzeko.