Gu Ere Bertsotan jaialdia egingo dute datorren asteartean, maiatzak 7, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da ikuskizuna, eta guztira, 186 neska-mutilek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6 mailetako 106 ikasle eta Azkoitia BHIko DBH1eko beste 80 ikasle igoko dira oholtza gainera. Ekitaldia irekia izango da; beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.
Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean sustatzen dute Gu Ere Bertsotan proiektua, 2008-2009 ikasturteaz geroztik. Irati Artetxek zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak, eta ikuspegi pedagogiko batetik, lau arlo landu ditu nagusiki: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonala nahiz soziala.