Txalo Produkzioak taldeak Zoaz pake santuan antzezlana taularatuko du zapatuan, hilaren 4an, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 19:30ean hasita, senar-emazte batzuen gora-beherak kontatzen dituen komedia eskainiko dute laneko protagonista diren Mikel Laskurain eta Ane Gabarain antzezleek. Udalak zortzi euroan jarri du sarreraren prezioa, eta antzokiko leihatila emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko dute.
Honakoa hau da antzezlanaren sinopsia: "Daramaten bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabakiko du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio. Giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina, aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio".