Amets Karrera azkoitiarra saridun, Salestarren marrazki lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 2a

CCS argitaletxearen 75. urteurrenaren harira antolatu duten marrazki lehiaketan, Amets Karrera azkoitiarraren obra saritu dute. LH3-4 mailan hirugarren saria eskuratu du.

Amets Karrera Salestarren marrazki lehiaketako sariduna bere marrazkiarekin. (Floreaga Ikastetxea)

Imaginatu On Bosco gaur egun lehiaketa martxan jarri zuen CCS argitaletxeak urte hasieran, eta Amets Karrera azkoitiarrak egindako marrazkiak hirugarren saria eskuratu du sariketan. Karrerak berak egindako marrazkiaren koadro bat eta liburudendan gastatzeko 100 euroko saria lortu ditu. Horrez gain, lehiaketan parte hartu duten gainontzeko partaideek ere motxila txikiak eta liburuak eskuratu dituzte.

Espainia osoan egin den marrazki lehiaketa izan da, eta LH3-4 eta LH5-6 mailetako ikasleek egindako 4.000 lanetik gora jaso ditu CCS argitaletxeak. Datorren larunbatean, hilak 6, izango da sari banaketa Madrilen, 18:00etan hasita.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide