Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du. Hain justu, 0 eta 3 urte bitarteko umeen elikaduraren ingurukoa izango da solasaldia, eta Libe Garmendia nutrizionista ariko da hizlari lanetan. Datorren astelehenean, maiatzak 6, izango da saioa, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan hasita.