Xabier Euzkitzek euskal kulturaren inguruko solasaldia eskainiko du gaur Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 2a

Kultur eragile eta aholkulariak emango du saioa, 'Euskal kulturaren eguna eta etorkizuna' izenburupean. Elkargunean izango da solasaldia, 18:30ean. Azkoitiko Gazte Geroak taldeak antolatu du hitzaldia.

Xabier Euzkitze.

Azkoitiko Gazte Geroa taldeak antolatutako hitzaldi zikloa aurrera doa; izan ere, gaur, osteguna, izango da solasaldietan hirugarrena. Xabier Euzkitze kultur eragile eta aholkulariak emango du saioa, Euskal kulturaren eguna eta etorkizuna izenburupean. Elkargunean izango da solasaldia, 18:30ean.

Laugarren eta azken hitzaldia Leire Arrieta Deustuko Unibertsitateko historia irakaslearena izango da. Hain zuzen ere, Euskadi Irratiaren sorrera eta ibilbidea izenburupean eskainiko du hitzaldia Arrietak maiatzaren 13an, ostegunez. 18:30ean izango da solasaldia, Elkargunean.

Aurretik bi hitzaldi izan dira Gazte Geroak antolatutako zikloaren barruan: Iñaki Goioganarena eta Xabier Madariagarena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide