Azkoitiko Musika Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu zapatuan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 1a

Kalejira goizean egingo dute, eta kontzertua 12:30ean hasita eskainiko dute, Kontzejupean. Ondoren, bazkaria egingo dute musika bandako kideek. Bandaren eguna dela-eta antolatu dituzte bi hitzorduak.

[caption id="attachment_369767" align="aligncenter" width="500"] Musika Banda joan zen apirilean eskaini zuen kontzertuan. (Julene Frantzesena)[/caption]

Azkoitiko Musika Bandak egun berezia ospatuko du zapatuan, maiatzaren 4an. Goiz partean kalejira egingo dute herrian barrena, eta 12:30ean musikariek kontzertua eskainiko dute Kontzejupean. Emanaldian, besteak beste, Los Nardos, Marcha Eslava, Islas Canarias, Amorosa, Charles Chaplin eta Conga del fuego nuevo abestiak joko dituzte. Bandako kideek bazkaria egingo dute ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide