Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Oriora eta Aginagara irteera prestatu du

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 1a

Maiatzaren 23an, ostegunez, joango dira Gipuzkoako bi udalerri horietara, eta irteeran parte hartu nahi duenak hilaren 16ra bitartean izango du izena emateko aukera, jubilatuen elkarteko bulegoan.

Orioko Herriko Plaza.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Oriora eta Aginagara joateko irteera antolatu du hilaren 23rako, eta gaurtik zabalik da harako izen-ematea. Herritarrek hilaren 16ra bitartean izango dute izena emateko aukera, jubilatuen elkarteko bulegoan, 35 euroan.

Hilaren 2an, ostegunez, 10:30ean abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren ondoko autobus geltokitik. Oriora joango dira lehendabizi, eta 12:00etan meza abestua jarraitzeko aukera izango dute. Ondoren, denbora librea izango dute, eta 14:30ean Aginagako sagardotegi batean bazkalduko dute. Bazkalostean, erromeria egingo dute musika talde baten eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide