Asteburuan hasi zituzten festak Azkoitiko Floreaga auzoan, eta gaur eta bihar izango dute horiek jarraipena. Izan ere, gaur gauean bertso afaria eta gazte gaua egingo dituzte. Bihar, berriz, Gurutzetxoko XXXVII. Krosa izango da. Lasterketarako izena bihar bertan eman beharko da, 09:30etik 10:45era, Floreagako tabernan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean Zelailuze ganadutegiko zezenak eta pottokak izango dira auzoan. Festei bukaera emateko buruhandien kalejira eta txupinazoa izango dira.
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Apirilak 30, asteartea:
– 21:00etan, bertso afaria Floreagako tabernan, 25 euroan. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze. Lutxurdio eta Olarte trikitilariek girotuko dute saioa.
– 22:00ean, Gazte gaua txosnan.
Maiatzak 1, asteazkena:
– 11:00etan, Gurutzetxoko XXXVII. Krosa. Izen ematea 09:30etik 10:45era, Floreagako tabernan.
– 14:00etan, bazkaria Floreagako tabernan, paella eta oilaskoa. Laja eta Alabier trikitilariek girotuko dute bazkaria.
– 17:00etan, Zelailuzeko zezenak eta pottokak.
– 18:00etan, buruhandiak auzoko kaleetan zehar.
– 20:00etan, festen amaierako txupinazoa.
Honako lotura honetan ikus daitezke zapatuan egin zuten bolo txapelketako irudiak. Jarraian, berriz, asteburuko argazki batzuk: