Azkoitiko V. Pelotai Euneko pilota txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 30a

Berez, atzo, astelehena, amaitzen zen txapelketan izena emateko epea, baina astebete luzatu dute epea: maiatzaren 6a izango da izena emateko azken eguna.

Iazko Pelotai Euneko irudia.

Datorren ekainaren 8an izango da Azkoitiko V. Pelotai Eune, eta martxoaz geroztik dago zabalik data horren aurretik jokatuko den pilota txapelketan izena emateko epea. Berez, atzo, astelehena, amaitzen zen lehian izena emateko epea, baina antolatzaileek astebete luzatu dute epe hori. Beraz, maiatzaren 6an, astelehena, izango da izena emateko azken eguna.

Aurten ere nesken eta mutilen binakako txapelketak antolatu dituzte Pelotai Eunera begira. Egunotan izena emateko asmoa duten bikoteek Tta-kun tabernan izango dute horretarako aukera. Momentuz, gizonezkoen 31 bikotek eta emakumezkoen seik eman dute izena txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide