Maiatzaren 24ra atzeratu du Matadeixek 'Leto' filmaren emanaldia

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 30a

Azkoitiko Matadeixen udaberriko Bebarruko Jardunetan murgilduta daude, eta musikaz, antzerkiaz eta ikus-entzunezko hamaika saioz ari dira gozatzen azken asteetan. Egitasmoaren antolatzaile Matadero Ekintzak taldeak jakinarazi du, ordea, egitarauak aldaketa bat izan izango duela eta Leto filmaren emanaldia datorren ostiraletik maiatzaren 24ra atzeratu dutela. Egun horretan, 22:0etan emango dute filma, Baztartxo antzokian.

Bien bitartean, aste honetan ere izango da Bebarruko Jardunetako emanaldirik; izan ere, gaur, asteartea, Paralux&Wilkinson, Kkopu, Ibonrg eta Katza taldeen kontzertuak izango dira, 22:30ean, Matadeixen. Bihar, berriz, M.I.A. musikariari buruzko Matangi, Maya, M.I.A dokumentala eskainiko dute, 21:30ean, Matadeixen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide