Idi apustua izango da igandean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 29a

Isidro erretegiak eta Urtiak jokatuko dute erronka, 18:00etan hasita. Gurea pilotalekuan izango da proba, eta 3.000 euro izango dira jokoan.

Isidro erretegiko ordezkariak idi proba batean. (Ibon Errazu)

Idi apustua izango da datorren igandean, maiatzak 5, Azkoitiko Gurea probalekuan. Alde batetik, Isidro erretegia ordezkatzen ariko dira Aitor Olarrea eta Asier Alegria; eta bestetik, Urtia ordezkatuko dute Ander eta Jakoba Tubillak. Ipintza harria erabiliko dute idiek, eta 18:00etan hasiko da proba. Harriari itzuli gehien ematen dizkion idi parea izango da garailea, eta haren jabeek 3.000 euro eskuratuko dituzte.

Idiak 09:00etan pisatuko dituzte, eta 1.100 kiloko pisutik gora, kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainzama eraman beharko dute. Probaren iraupena 30 minutukoa izango da, eta apustua Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide