Azkoitiko Santa Kutz auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 29a

Zapatuan eta igandean hainbat ekitaldi antolatu dute Laja jatetxean, Santa Kutz auzoko jaiak direla eta. Besteak beste, umeentzako jolasak, afaria eta erromeria izango dira.

Beste urte batez, Azkoitiko Santa Kutz auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan zehar. Laja jatetxean egingo dituzte jaien antolatzaileek prestatutako ekitaldi guztiak. Besteak beste, umeentzako jolasak, buruhandiak, afaria, erromeria eta zezen txikiak eta poniak izango dira zapatutik igandera bitartean.

Hona hemen, jaietako egitaraua:

Maiatzak 4, zapatua

16:00-19:00. Haurrentzako jolasak, margoketa txokoa eta buruhandiak.

20:30. Sagardotegi afaria.

Ondoren, erromeria Laja II.aren eta Narbaizaren eskutik.

Maiatzak 5, igandea

12:00. Antxitte eta Landa trikitilarien emanaldia.

16:00. Antxitte eta Landa trikitilarien emanaldia.

18:00. Zelailuze ganadutegiko zezen txikiak eta pottokak.

Ilunabarrean, Antxitte eta Landaren emanaldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide