Azkoitian EAJ izan da lehen indarra Espainiako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 28a

EAJ alderdiak 2.524 boto eskuratu ditu Espainiako Kongresurako, eta EH Bilduk, berriz, 1.780 boto. Parte hartzeak 10 puntu egin du gora 2016ko hauteskundeekin alderatuta.

Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EAJ alderdiak lortu ditu boto gehien Azkoitian; 2.524 boto (%40,30) jaso ditu, hain zuzen ere. EH Bildu izan da bigarren talde bozkatuena han, 1.780 botorekin (%28,42). Elkarrekin Podemosek, berriz, 799 boto lortu ditu (%12,76), eta PSE-EEk 766 (%12,23). PP alderdiak 148 boto lortu ditu (%2,36), eta Ciudadanosek 93 (%1,48). VOXek, berriz, 68 boto jaso ditu Azkoitian (%1,09). Gainerako alderdiek, berriz, 60 boto lortu dituzte. Boto zuriak 25 izan dira, eta baliogabeak 31.

Azkoitian parte hartzeak nabarmen egin du gora Espainiako hauteskundeetan. Izan ere, %74,19koa izan da parte hartzea han, 2016an baino 10 puntu gehiago. Izan ere, 2016an, %36ko abstentzioa izan zen Azkoitian. EAJk 2.014 boto jaso zituen orduan; EH Bilduk 1.254; Podemosek 1.245; PSE-EEk 490 boto; eta PPk 272.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide