Aldaketak izango dira Azkoitiko umeen danborradan, eguraldiaren eraginez

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 27a

Euriak euri, Azkoitiko umeen danborrada egitea erabili dute antolatzaileek, baina hainbat aldaketa izango du haren ibilbideak. Aurreikusita bezala, 17:30ean hasiko da Balda plazatik, baina zuzenean hiru pieza joko dituzte han, eta Santa Klarara joango dira. Handik, berriz, herriko plazarako bidea hartuko dute, Plaza Berria zeharkatuz. Gainera, Plaza Berritik igarotzean "sekulako zaparrada" ariko balu, zuzenean, Gurea frontoira joango lirateke, plazan geratu gabe.

Merienda, berriz, frontoian egingo duten adierazi dute antolatzaileek, Umore Ona elkartean izan beharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide