Boloetan gozatu dute dozenaka lagunek Azkoitiko Floreagako festetan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 27a

Atzo, ostirala, hasi zituzten Azkoitiko Floreaga auzoan festak, txupinazoarekin, eta gaur ere ekitaldiz betetako eguna dute auzotarrek. Goizean, boloetan aritu dira dozenaka haur eta heldu auzoan dagoen bolatokian, eta euriari aurre eginez, giro ederrean egin dute saioa.

Bolo txapelketa amaituta, arratsaldean jarraituko dute festek. 17:00etan, eskoba txapelketa egingo dute Floreagako tabernan, eta gauean erromeria izango da nagusi, Izer eta Alabierrekin. Trikitilariek tabernan eskainiko dute erromeria, auzotarren afaria izango baita han. Gainera, txosnan Gazte gaua ospatuko dute.

Floreagako auzotarrak bost eguneko festak ari dira ospatzen atzoz geroztik. Hemen ikus daiteke egitarau osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide