Etxebizitza adinekoentzat lagunkoia izateko proposamenak plazaratuko ditu Eva Salaberriak Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 25a

Eva Salabarria. (Hitza)

Azkoitiko Udalak, Azkoitia Lagunkoiak eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak adineko pertsonei zuzendutako etxebizitzen inguruko hitzaldia antolatu dute datorren astelehenerako, hilak 29. Donostia Langunkoiaren arduradun Eva Salaberriak eskainiko du hitzaldia, eta etxebizitzak adinekoentzat lagunkoiak izan daitezen, hainbat proposamen emango du hark. Era berean, etorkizune begira jorratu beharreko gakoak plazaratuko ditu hizlariak. 17:00etan elkartuko dira, herriko plazan dagoen Plaza Ondo jubilatuen elkartean. Irekia eta doakoa izango da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide