Azkoitiak kale izen berri bat du atzoz geroztik: Malkorbide kalea. Izen hori izango du aurrerantzean Txalon Erreka eta San Martin auzoak lotzen dituen bideak.
Azkoitiko Udalak atzo egindako udalbatzarrean onartu zuen Malkobide kalearen izendapena, aho batez. Izan ere, anbulatoriotik Txalon Erreka auzora arteko errepide zatiaren ondoan etxebizitzak egingo dituzte, eta dagoeneko hasi dira lan horiek egiten. Hain zuzen ere, hori izan da bideari kale izena jartzearen arrazoia. Han hasiko da Malkorbide kalea, eta San Martin auzora iristen den bidexkan amaierara luzatuko da.
Azkoitiko Udalak 2010ean onartutako toponimian dago jasoa Malkorbide hitza. Herriko "hitz zahar bat" berreskuratu nahi du udalak kaleari izena jartzeartzerakoan, eta bide horretan Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko kronista ofizialaren laguntza izan dute.