PSE-EEk arrosak banatu ditu Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 23a

Alderdi politikoak datozen asteetan egingo diren hauteskundeetara begira dira, eta Espainiako Kongresurako eta Senaturako bozen atarian, PSE-EEko hautagaiak eta ordezkariak Azkoitian izan dira gaur arratsaldean. Besteak beste, Janire Igoa eta Denis Itsaso Azkoitiko Udalerako eta Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiek zein Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak parte hartu dute ekimenean, eta horiek alderdi sozialistako hainbat kide izan dituzte ondoan. Taldeko argazkia atera ondoren (irudian), arrosak eta eskuorriak banatu dizkiete herritarrei. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide