Amaia Elias, barrualdeen diseinatzailea

"Sekulako indarra ematen du dena garbi edukitzeak"

Berria 2019ko apirilaren 23a

Ordenaren guru Marie Kondoren ikastaro batean izan da Elias, Londresen; orain, praktikak egin behar ditu, 'Konmari' metodoa barneratzeko. 'Berria' egunkariak hari egindako elkarrizketa da honakoa.

Marie Kondo ezagutu baino lehen desordenatua zen Amaia Elias (Azkoitia, Gipuzkoa, 1990). Barrualdeen diseinatzailea da: gauza bakoitzak etxean bere leku propioa izatearen garrantzia nabarmendu du, horrela, balioa ematen zaielakoan.

Jaso duzu bedeinkapena?

Bedeinkapena, batez ere: harekin erretratua ateratzean, bazirudien aita santuarekin nengoela; eskuak aurrean jarri behar ziren, ezin zenuen ez dakit zer egin...

Haren aholkulari titulua daukazu?

Praktikak egin behar ditut, eta doan eskainiko ditut; hori bai, animatzen denak hasi eta buka egin behar du.

Nondik hasi behar da Konmari metodoa aplikatzen?

Hurrenkera bat dago: arropa, liburuak, paperak, komono —beste taldeetan sartzen ez den guztia—, eta, azkenik, balio sentimentala duten gauzak. Oso garrantzitsua da horrela egitea: aukeratzeko gaitasuna hobetzen zoaz bakoitzean.

Jarraitu irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide