Ohi bezala, Ostiral Santu egunez, Jesusen Nekaldiaren eta Heriotzaren Prozesioa egin dute Azkoitian. Hainbat paso atera dute dozenaka lagunek, Udal Musika Bandak lagunduta, eta jende ugari bertaratu da ekitaldia ikustera. Gainera, hainbat herritar batu da prozesiora. Aurtengoan, berezitasun bat izan da: Aita Mari itsasontziari Greziara joateko jarri dizkioten oztopoak salatzeko, salbajantzia eraman du Jesus haurrak, errefuxiatuei keinu eginez.
Hona hemen arratsaldeko prozesioko irudiak:
Gainera, ohi bezala, 18 urterekin egin zuen santuaren atzean ibili da Miel Oñederra. Santuarekin, haren eramaileekin eta familiakoekin hainbat argazki egin zuen Oñederrak. Hona hemen irudiak:
(Argazkiak: Ibon Errazu)
[gallery columns="2" size="medium" ids="369199,369200,369201,369202,369203,369205"]