Azkoitian lapurrak dabiltzala ohartarazi du Udaltzaingoak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 18a

Aste Santuan bizilagunak oporretara joan direlako hutsik geratu diren etxeetan lapurretak gertatzen ari direla jakinarazi du Azkoitiko Udaltzaingoak. Lapurrek hari mehe bat jartzen dute atean, etxean inor dagoen edo ez jakiteko.

Aste Santuan bizilagunak oporretara joan direlako hutsik geratu diren etxeetan lapurretak gertatzen ari direla jakinarazi du Azkoitiko Udaltzaingoak. Haien arabera, lapurrek etxeetako ateak ireki edo ixten diren jakiteko, atearen goiko aldean, markoarekin bat egiten duen tokian, silikonazko hari mehe bat(prezinto modura) botatzen dute. Prezintoa osorik badago, lapurrek badakite etxe horretan ez dabilela inor, eta lapurtzera sartzen dira.
 
Bizilagunik ez dagoen ateetan silikonazko hari meherik badagoen ala ez begiratzea gomendatu dute udaltzainek, eta traputxo bat pasatuz. Edozein egoera susmagarri sumatuz gero, Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide