Juan Andres Unanueren kontzertua izango da gaur, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 18a

Zakela tabernan eskainiko du emanaldia, 22:00etatik aurrera.

Juan Andres Unanue. (J. A. U.)

Juan Andres Unanue musikariaren kontzertua izango da gaur, osteguna, Azkoitiko Zakela tabernan. Pintxo potearen ostean, 22:00 aldera, hasiko da zuzenekoa. Gitarrista trebea eta Miranda Ebroko (Espainia) kontserbatorioko gitarra irakaslea da Juan Andres Unanue (Azkoitia, 1966). Gaurko emanaldian,  flamenko, gitarra klasiko eta Hego Amerikako doinuak eskainiko ditu, gitarraz lagunduta. 

Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk iaz Unanueri egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide