62 botalarik parte hartu dute Floreagan jokatutako Hiru Txirlo Txapelketako kanporaketan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 16a

Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo Bolo Txapelketako kanporaketa jokatu zuten joan den larunbatean, apirilak 13, Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian. Guztira, 62 botalarik parte hartu zuten, eta honela gelditu zen sailkapena: Alex Campos eibartarra sailkatu zen aurrena (zazpi txirlo), Iñaki Caballero azpeitiarra bigarren (sei txirlo) eta Santos Muñoz azkoitiarra hirugarren (sei txirlo). Emakumeetan, Carmen Cordero azpeitiarra lehen postuan da.

Herriz herri ari dira kanporaketak jokatzen, eta hurrengo jardunaldia apirilaren 27an egingo dute, Eibarren. Ekainaren 1ean, Elgoibarren egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Hona hemen larunbateko argazkiak:

(Argazkiak: Mikel Urkia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide