Erramu adarrak bedeinkatuz hasi dituzte Aste Santuko ekitaldiak Azkoitian

Nerea Uranga 2019ko apirilaren 14a

Erramu Eguna ospatuz hasi dituzte gaur Aste Santuko ekitaldiak Azkoitian. 11:00etan herritarrek erramua bedeinkatzeko aukera izan dute. Behin plazan bedeinkapena eginda, prozesioa egindute Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara. Eta bertan meza nagusia eskaini du Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak. Nazaretarrez jantzita hainbat haurrek hartu dute parte prozesioan, baita Parrokiako abesbatzako kideek ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide