Itzuliko txirrindulariek ikuskizuna eman dute Madariagara bidean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 13a

Bukatu berria da, Eibarren, Euskal Herriko Itzulia. Hamasei urte eta gero euskaldun batek, Ion Izagirre ormaiztegiarrak, irabazi du sailkapen nagusia, eta Adam Yatesentzat izan da azken etapa. Eibarko helmuga zeharkatu aurretik, Izagirrek, Yatesek eta gainerako txirrindulariek ikuskizun ederra eskaini dute Azurkiko igoeran ere, Azkoitiko Aittola eta Madariaga inguruetan elkartu diren ikusleen gozamenerako.

Aittolatik Madariagarako bidean hartutakoak dira, hain zuzen ere, argazki hauek:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide