Azkoitiko EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako hautagaitza

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 13a

"Azkoitiarron aniztasuna udalera eramango duen herritarren lantaldea" osatu dutela adierazi dute, Ainara Goenaga alkategaiaren bueltan osatu duten zerrendaren aurkezpenean.

Abenduan zerrendaburua eta otsailean programaren aurreneko hamar puntuak aurkeztu ondoren, Azkoitiko EH Bilduk atzo gauean eman zuen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen hogei hautagaien zerrendaren berri.

"Azkoitiarron aniztasuna udalera eramango duen herritarren lantaldea" osatu dutela adierazi dute koaliziokoek, Ainara Goenaga alkategaiaren bueltan osatu duten zerrendaren aurkezpenean. "Lau urtetako esperientzia eta haize freskoa uztartzen" ditu zerrendak, EH Bilduren esanetan. Taldearen aniztasuna nabarmendu dute, hainbat esparrutan lanean dabilen jendea batzen duelako, "izan herrigintzan, kirolean edota kulturan" eta "adin-tarte eta sentsibilitate ezberdinak islatzen" dituelako, "Azkoitiaren oraina eta etorkizuna barnebilduz".

"Arduraz, gogoz eta ilusioz hartu dute Azkoitiarekiko eta azkoitiarrekiko konpromezu sendoa", gaineratu du Azkoitiko EH Bilduk hautagaiez.

Hauek dira Azkoitiko EH Bilduk udal bozetara aurkeztuko dituen zerrendakideak:

1- Ainara Goenaga Andueza

2- Mikel Zengotita Alberdi

3- Ane Miren Peña Larrañaga

4- Iraitz Otaño Mugika

5- Laida Beristain Zubizarreta

6- Itziar Joaristi Olariaga

7- Angel Etxeberria Ibarguren

8- Jon Ander Larramendi Salegi

9- Rosario Lasa Arostegi

10- Ibon Larrar Manterola Tomao

11- Goretti Alberdi Azpiazu

12- Toño Beneitez Ruano

13- Igone Bastarrika Salegi

14- Ramon Sarriegi Uranga Txintxue

15- Arbil Elortza Ereño  

16- Aitor Beneitez Sagarzazu Tertzio

17- Ainhize Azpiazu Altuna

18- Igor Elortza Agirre Karmelo

19- Ania Alberdi Alberdi

20- Miel Peña Gogorza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide